Igandean Hernani-Astigarragako AEK euskaltegiak matrikulazio kanpainaren txupinazoa botako du Porrotx eta Mari Mototsen emanaldiaren ondoren eta oparitxo bat izango dute bertaratzen diren guztiek. Izan ere, astelehenean irekiko da euskaltegian izena emateko epea. Ikasturte honetarako ere eskaintza zabala bezain anitza da Hernani-Astigarragako AEKk herritarren eskura jarriko duena: euskalduntze taldeak (maila guztiak eta alfabetatzea), azterketak lantzeko taldeak, autoikaskuntza (programazio pertsonalizatuak), idazmena lantzeko gunea, mintzagunea (hitz egiteko) eta zalantzagunea (gramatika zalantzak). Horrez gain, doan izango dira, Boga on-line ikastaroa, Zilegi Eskolako saioak eta Mintzalagun egitasmoa. Eta bestelako ekintzak ere ez dira faltako: afariak, irteerak, asteburuko barnetegia… Izena iraila osoan eman daiteke 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Hernanin, honako helbide eta telefonoetan apuntatu daiteke: Larramendi 11; 943 55 78 01/ 607 592 864 begin_of_the_skype_highlighting 607 592 864 end_of_the_skype_highlighting; eta hernani@aek.org. Astigarragan berriz, Kultur Etxea, kale nagusia 48; 943 55 73 54/607 610 687; eta astigarraga@aek.org.