Zikuñagako Jaiak bihar hasiko dira eta igandera bitarte aitzakiarik ez da faltako festa giroan ibiltzeko. Bihar, esaterako, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, ekintza ugari izango dira Zikuñaga auzoan.
Kirolzaleek esku pelotako finalerdiez eta Zikuñako Ama Futbito Txapelketako finalerdiez gozatzeko aukera izango dute. Tartean, buruhaundiak ibiliko dira auzoko txoko eta bazterrak girotzen. Haurrek ere izango dute gozatzeko aukera Altxorraren bilarekin.
Gauean, batukadaren erritmora ibiliko dira auzotarrak Zo-Zongo Perkushow taldearekin.
Pertsona eta zaldiaren
arteko dema, igandean
Larunbat eta igandean festak jarraitu egingo du. Etzi, goizetik izango da saltsa Zikuñagan, haurrentzako jokoak antolatu baitituzte. Eguerdian, berriz, Tortilla Lehiaketa eta sagardo dastaketa izango dira.
Arratsalde eta gau partean ez da atsedenik izango eta eguna ondo bukatzeko kontzertuak izango dira: Wha Wha Buga Band, Sindrome de Parker eta The Zepo taldeek joko dute.
Igandean, puzgarriak, pelota partidua eta dantzaldi karroza antolatu dituzte, besteak beste, baina bereziki protagonismoa hartuko du pertsona eta zaldiaren arteko demak.
EGITARAUA:
Irailak 3 - ostirala
16:00 Esku pelota: finalerdiak.
18:00 Buruhaundiak.
19:00 ‘Zikuñagako Ama’ Futbito Txapelketa: finalerdiak.
19:00 Altxorraren bila.
23:00 Zo-Zongo Perkushow.
Irailak 4 - larunbata
10:00 Haurrentzako jokoak.
12:30 Tortilla lehiaketa.
13:30 Sagardo dastaketa.
15:30 Ur gerra.
17:30 Pailazoak.
Ondoren Txokolatada.
19:00 ‘Zikuñagako Ama’ Futbito Txapelketa: Finala.
21:30 Afari herrikoia.
23:30 Irrintzi Lehiaketa.
00:00 Kontzertuak:
Wha Wha Buga Band,
Sindrome de Parker eta The Zepo.
Irailak 5 - igandea
11:00-13:00 Marrazki Lehiaketa.
12:00-14:00 Puzgarriak.
16:00-18:00 Puzgarriak.
17:00 Toka, Bote eta Igel Txapelketak.
17:30 Pertsona zaldiaren aurka.
18:30 Esku pelota: finala.
19:30 Merienda auzotarrentzat.
20:00 Dantzaldi karroza.
21:30 Jaien amaiera
zezen suzkoarekin.