Finalak, Doneztebeko kolorea

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 1a, 02:00

Koteto Ezkurrak eta Julen San Miguelek jokatuko dute Casino Kursaal Torneoko txapel haundia, datorren larunbatean, Galarretan.

Casino Kursaal Buruz Bu­ruko Txapelketak Donezte­be­ko kolorea hartu du, bi herritarrek jokatuko baitute finala, datorren larunbatean, Gala­rre­tan. Julen San Miguel sailkatuta zegoen finalerako, jokatutako bi partiduak irabazita.

Atzo, Koteto Ezku­rrak ez zuen barkatu Matxin IVaren kontra. 30-16 irabazi zion azkoitiarrari, eta itxura oso serioa eman zuen, Ko­te­to­ Ezkurraren garai onenak go­gora ekartzeko modukoa. Ez­kurrak buruz buruko be­de­ra­tzi txapela dauzka, eta mo­men­tu zailenetan jakin izan du partiduak aurrera atera­tzen. Lesioei aurre eginda, ha­margarren txapela nahiko du larunbatean. Au­rrean herritar bat izango du, ez dagoena ezer oparitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!