Egunpasa ederra prestatu dute datorren irailaren 8rako (larunbata), 1948an jaiotako hernaniarrek. Plan espeziala dute: San Asensioko bodega batean hamaiketakoa, Brionesen geldialdia, Rodeznon bazkaria, eta arratsaldean: Haro. Goizeko 08:00etan abiatuko da autobusa Atsegindegitik. Arduradunek adierazi dute, izena emateko, betiko lekura joan behar dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!