Luis Goñi hernaniarrak irabazi egin du Donostiako Santa Clara islako trabesia, eta esku-eskura du Gipuzkoako Trabesien Liga, lehendabiziko postuan baitijoa, bi proben faltan. Bigarren eta hirugarren Jaime Caballero eta Txema Marimon donostiarrak ditu, 19 eta 25 puntura. Hurrengo hernaniarrak Eustaquio Velis eta Asier Garzia dira, 8 eta 25garren postuan. Igandeko proban, Donostian, Goñik 40 minutu eta 22 segundu behar izan zituen 3 km egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!