Egun guztiko futbol txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 5a, 02:00

Datorren larunbatean, irailak 11, Futbol 7 Txapelketa jokatuko dute Zubipen, Hernaniko eta kanpoko koadrilen artean. Egun guztiko txapelketa izango da, goizeko 09:00etan hasita, eta tartean bazkaria izango dute. Irabazleek 10 lagunentzako sagardotegia irabaziko dute. Zintzarri eta Garin tabernetan apuntatu behar da. Inskripzioak 15 euro balio ditu (bazkaria barne), eta bazkarira bakarrik joan nahi duenak 10 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!