Matxin IVa, gaztea eta zaila
Ezkurrak irabazi beharra dauka gaur finalera pasatzeko. Galtzeak ez dio balio, kasu horretan Urrutia Ia pasako bailitzateke finalera. Aurrean, zaildutako gazte bat izango du, aurtengo errebelazioa: Matxin IVa. Azkoitiarrak ia ez du aukerarik finalerako, 30-0 irabazi behar baitu horretarako. Dena dela, aurten sorpresa asko emanda sartu da finalerdietako ligilara, eta gaur irabaztea ez litzateke miraria.
Partidu haundia izango da, Casino Kursaal buruz buruko torneoak merezi bezalakoa, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Finala, datorren larunbatean, irailak 4.
GAURKO PARTIDUAK
- Urrutia II-Urko / Oñatz-Baleztena
- Ezkurra / Matxin IV
- Urtasun-Urrutia I / Juaristi-San Miguel
- Matxin III-Zubizarreta / Etxeberria IV-Agirrezabala
- Oñatz-Zubiri 34 / Urrutia II-Barrenetxea IV 35
- Zeberio II-Agirrezabala 39 / Urriza-Badiola 40
- Uterga-Zubizarreta 40 / Juaristi-Aizpurua II 35
- Matxin III-Olazar 21 / Agirresarobe-Jon 30