Stadium Casablancak penaltitara irabazi zion Hernaniri

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 30a, 02:00

Azken bederatzi urtetan egin bezala, denboraldia hasi aurretik, Liga Nazionaleko jubenilek Perez Vacas Memoriala jokatu ohi dute Hernaniko entrenatzailea izan zen Javi Perez Vacasen omenez. Partidu hori larunbatean jokatu zen Zaragozako Stadium Casablancaren aurka eta bina berdindu ondoren, penaltietan erabaki zen irabazlea. Zaragozara joan zen azkenean trofeoa. Partidua hasi eta berehala, lehenengo minutuan gutxi gorabehera, Hernani aurretik jarri zen Josuk sartutako golarekin. Atzetik, ordea, berdinketako gola iritsi zen eta atsedenaldira joan aurretik, 1-2 aurreratu ziren zaragozarrak. Bigarren zatian txuri-berdeak hobeak izan ziren eta Josuk bigarren gola sartu zuen. Hernanik irabazteko aukera izan zuen, baina azkenean, bina berdinduta bukatu zen partidua eta penaltietara irabazi zuen Stadium Casablancak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!