Eduardo Chillidaren testuak musika bihurtuta

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 30a, 02:00

iwona Sobotka sopranoak eta Alexis Delgado pianojoleak emanaldi ederra eskaini zuten atzo Chillida Leku museoan, Musika Hamabos­tal­diaren barruan. Bertaratu­takoak estreinaldi baten testigu izan ziren gainera, Bruno Dozza konpositoreak, Eduardo Chi­­llida eskultorearen testuetan inspiratutako obra estreinatu bai­tzuten: Con la frente en la noche. Horrez gain, musika erru­siarrak edizio honetan duen protagonismoa gogoan izan zuten, Rachmaninov, Scriabin eta Shostakovichen obrak interpretatuta. Guztira 27 obra interpretatu zituzten, hala nola, Lilacs, The waterlily, How peaceful, At my window, Preludioak eta abesti espainiarrak. Chillida Leku museoak Musika Hamabostaldiaren barruan, Mu­sika Kla­­sikoko Zikloa eskaini du aurten ere, eta atzokoa izan zen azken emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!