Ostegun eta ostiralean Lizardi Sariko kanporaketak izan ziren eta Hernaniko Bertso Eskolako hiru kidek hartu zuten parte: Arnaitz Lasarte, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendik. Azpirozek osteguneko kanporaketa irabazi zuen eta finalean da. Finala ostiralean izango da. Beste 5 finalistak honakoak dira: Xumai Murua, Aitzol Barandiaran, Jone Uria, Ane Labaka eta Manu Goiogana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!