Pelota, sagardoa, bazkaria eta dantza, jaiak bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 29a, 02:00

Portu auzoko San Joan Txiki jaiak gaur bukatuko dira eta az­ken egunerako egitarau ederra prestatu dute. Besteak bes­te, pe­lo­ta, sagardo probaketa, bazkaria eta dantza erakustaldia izango dira. Eta nola ez, jaiak behar bezala agurtzeko, sekulako traka. Atzo, hain arrakastatsua egin den Asto Karre­ra izan zen eta espero bezala jen­de ugari gerturatu zen ikuskizunaz gozatzera.

GAURKO EGITARAUA:
08:00 Suziri jaurtiketa.
08:30 Txokolatada.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Meza auzoko hildakoen alde.
11:30 Pelota: Paul Ojuel/Unai Alvarez.
12:00 Bertso eskolako bertsolarak. 
12:30 Sagardo probaketa.
13:00 Toka eta bote txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Fanky eta Batuka erakustaldia.
Ondoren, Herri kirolak.
Jarraian, Laket.
00:00 zezen suzkoa eta azken traka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!