Eneko Aizpitarte txapeldun Dinastia Etxabe Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 29a, 02:00

Eneko Aizpitarte pelotari her­naniarrak Dinastia Etxa­be Txapelketa irabazi zuen ostegunean Usurbilgo San­txo Pelotariarekin. 22-11 irabazi zioten Landa-Aizpuru bikote  azpeitiarrari. Norgehiagoka parekatua izan zen, baina irabazleak nagusi izan ziren hasieratik. Aizpi­tar­­­tek den­boraldiko bigarren txapela lortu du azken horrekin.
Dinastia Etxabe Txapel­ke­­taren barruan, Aitor Go­rro­­txa­tegik ere finala jokatu zu­en ostegunean eta gutxigatik ez zuen lortu txapela. Sora­lu­zeko Atxotegi pelotariarekin, 22-21 galdu zuen Hernan­dez-Diez bikote bizkaitarraren aurka. Partidu ederra izan zen eta lau pelotariek oso ondo jokatu zuten. Gorro­txategik eta Atxotegik aldeko izan zuten markagailua 16-6 eta 21-17 tantoetan, baina azkenean ez zuten irabazterik lortu. Gorro­txa­tegik, ostegunekoarekin, 7 final jokatu ditu denboraldi honetan.

Angelun ere ezin
Ostegunean, beste hernaniar batek ere jokatu zuen finala. Iñaki Esnalek, hain zuzen ere. Angeluko Txapelketako fi­nala jokatu zuen Iparral­de­ko Alberdi pelotariarekin eta 22-17 galdu zuten Etxeberri-Iriarteren aurka. Neurketa parekatua izan zen 17na berdindu arte. Momentu horretan, irabazleek pelota aldatu eta zuzenean joan ziren 22 tantotara. Esnalek, guztira, 3 final jokatu ditu denboraldi honetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!