Kilo eta erdi pasako tomateak, Jose Lopezen baratzan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 1a, 02:00

Bitamina A eta C omen ditu, eta kaloria gutxiko dietarako agintzen dute medikuek, gero eta gehiago. To­ma­tea da uda-garai ho­netan gure baratzetako erregea, nahiz eta, aur­ten, erdoiak dezente hondatu dituen. Jose Lopezek 1,600 kg-ko tomatea ekarri du bere bara­tzatik, eta gehiago ere ba omen ditu tamaina horretakoak. Erdoia iritsi da Lopezen baratzara ere, eta 15 landare inguru li­bra­tu omen dira, sartutako 110 landaretik. To­mate barietate haundia sar­tzen du Lo­pezek, orain dela 15 urte lagun batek Oriotik ekarria. Izugarrizko aleak ematen ditu eta «jateko ezagutu dudan onena» dela agin­du du baratzagileak. Egu­nero 3 bat ordu dedika­tzen dizkio baratzari, eta denetik egiten du: pepinoa, letxuga, piperra, babarruna, aza, porrua, kalabaza, kalabazina... eta nola ez, tomate-erraldoia; aurten «uztaileko behe-lainoak eta hezetasunak» asko hondatu badizkio ere, muestrarako adina egin du, urteroko moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!