Ezkurrak finala eskura du, Urrutiari atzo irabazita

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 29a, 02:00

Partidu ederra izan zen atzo Galarretan jokatutakoa. Ezkurra eta Urrutiaren arteko norgehiagokak xarma berezia zuen eta espero bezala, ez zien hu­tsik egin bertaratutako zaleei. Ezkurra ez zen faborito atera, baina garaipena berak eraman zuen Urrutiari 24-30 irabazita. Garaipen horrekin, esku eskura dauka finala. Astear­tean Matxin IVren aurka jokatuko du finalerdietako azken partidua izango dena, eta nahitaezkoa du irabaztea. Urrutiak aurrera egiteko, berriz, Ezkurrak galdu egin beharko luke, baina Matxin IVari 24 tantoko alderik atera gabe. Beraz, Ez­ku­rrak asteartean egiten due­naren gain dago dena. Eta ikusita nola jokatzen ari den txapelketa osoan, Matxin IVak garaipena oso zaila izango duela aurreikusten da. Finalera pasatzen denak irailaren 4an aurrez aurre izango du San Miguel.

Partidu azkarra

Ezkurra eta Urrutiaren arteko partidua azkarra izan zen. Ez zen pelotazo askorik izan, 153 bakarrik eta gakoa sakean egon zen. Ezkurrak 16 tanto lortu zituen sakez eta berak gidatu zuen partidua. Urrutia ez zen eroso sentitu inongo momentuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!