Euskaldunak segalari zorrotzenak

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 29a, 02:00

Azken egunotan hainbesteko saltsa sortu duen sega apustuak baditu irabazleak: euskaldunak. Jauregi jatetxeko belardian bildutako jende mordoxkaren begiradapean, Bixen­te Mitxelena eta Jexux Mari Goenagaren taldeak argi utzi zuen euskaldunak segalari zorrotzagoak direla alemanak baino. Guztira 2.053,5kg belar bildu zituzten, Alexander Schmit eta Stefan Heinzen taldeak baino 203kg gehiago. Haiek 1.850,5kg bildu zituzten. Or­duerdiko bi txandatan zein taldek belar gehiago bildu zen apustua eta euskaldunak nagusitu ziren.

Schmitek ia Goenagak adina

Segalarien artean, Mitxe­lena izan zen belar gehien moztu zuena: 1.044,5kg, hain zuzen ere. Ondoren, Goena­ga, 1.009kg moztuta. Alema­nen taldean, Schmit izan zen ondoen aritu zena. Lan txukuna egin zuen, ia Goenagak adina belar moztu zuen: 1.001kg. Stefan Heinzek, berriz, 849,5kg.
Irabazleek, txapelez gain, 6.000 euroko saria jaso zuten eta galtzaileek 3.000 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!