Atzo hasi zituzten festak Portu auzoan, eta urtero bezala, Lorontzi Lehiaketa izan zen ekitaldietako bat. Hutsik egin gabe eraman zituzten euren lorerik ederrenak bertako auzotarrek. 12 parte hartzaile izan ziren, eta irabazlea: Roxarito Goikoetxea. Bigarrena Carmen Irazustabarrena izan zen; eta hirugarrena, Mª Luisa Zuriarrain. Parte hartzaile guztiek lore bana jaso zuten, lehiaketan parte hartzeagatik, eta urte guztian auzoa edertzeagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!