UME jolasak eta Asto Karrera dira gaur protagonista, Portu auzoko San Joan Txiki festetan, Eguneko festa jendetsua espero dute, aurreko urteetan bezala. Goizeko 08:00etan esango dio egunon Portuk Hernaniri. Batxurizopa izango dute goiztiarrenek, eta 11:30etatik aurrera iritsiko dira haurrak, jolasera. Muserako aukera ere izango da Pedro Marin, eta umorea jartzeko: Patxin eta Potxin pailazoek eta May Gorostiagaren bakarrizketak. Gauean, Laiotz.
Haur jolasak izango dira
egun guztian
Bost aukera, gaur, Portura joaten diren txikienentzat: goizean jokoak, zinta lasterketa, eta karabina tiro txapelketa. Arratsaldean, tailerrak, eta Patxin eta Potxin pailazoak.
Itziarko zazpi asto
Zazpi asto ekarriko ditu Isasi itziartarrak, ekitaldi jendetsuenerako. 18:00etan hasiko da asto karrera; asto gainean, auzotarrak: «asto onenak bizkar zabalak dira, bestela ebakia seguru izaten da» dio auzotar batek. Beti berdintsuak animatzen dira, eta diotenez, denak erori dira noizbait, «haundi xamarra hartutakoan uzten dio jendeak».
Abuztuak 28 - larunbata
- 08:00 Egunsentia. Suziri jaurtiketa.
- 08:30 Batxurizopa goiztiarrentzat.
- 11:30 Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoa, lokotxak, ura eta hirin jokoa...
- 13:00 Zinta lasterketa. Opariak.
- Jarraian Karabina tiro txapelketa.
- 16:00 Mus txapelketa Pedro Marin.
- 16:00 Umeentzat tailerrak.
- 18:00 LIX. ASTO LASTERKETA.
- Segidan Patxin eta Potxin pailazoak.
- Jarraian Denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko.
- 00:00 Umore Sorta, May Gorostiaga monologista ezagunaren eskutik.
- 01:00 Dantzaldia: LAIOTZ.
Abuztuak 29 - igandea
- 08:00 Egunsentia. Suziri jaurtiketa.
- 08:30 Txokolatada goiztiarrentzat.
- 09:30 Diana Txistulariekin.
- 11:00 Meza auzoko hildakoen alde.
- 11:30 Pelota. Iazko errebantxa: Paul Ojuel eta Unai Alvarez.
- 12:00 Bertsoak: Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak.
- 12:30 Sagardo Probaketa, trikitilariek alaituta: Oihane, Itxaso eta Maialen. Eula, Olaizola, Otsua-Enea, Iparragirre, Elorrabi, Itsasburu, Rufino, Alberro, Altzueta, Oialume-Zar eta Akarregi. (Gipuzkoako Sagardo Elkartea).
- 13:00 XXXVI. Toka eta Bote txapelketa.
- 14:30 Bazkaria.
- 18:00 Funky eta Batuka dantzak: Ainara dantza eskolaren eskutik.
- Ondoren dantza saio irekia.
- Ondoren Herri Kirolak. Iparraldeko herri kirolak. Perurena aita-semeak.
- Jarraian Dantzaldia: LAKET.
- 00:00 Jaien amaiera: LAKET. Zezen suzkoa eta azken traka.