Segarako bi modu, eta lau ordezkari onentsuenak, aurrez aurre gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 28a, 02:00

Jauregi jatetxeko belardietan, 1.200 m2 prest dituzte gaur munduko segalari onentsuenak hartzeko. Euskal Herriko bi segalari ariko dira Alemaniako bi segalariren kontra. 17:30etan hasita, ordubeteko saioa dute, zeinek belar gehiago moztu. Sarrerak 16:00etan jarriko dira salgai, Jauregi jatetxeko atarian.

Mundu mailako segalari onentsuenak ariko dira gaur Jauregi jatetxeko belardietan, zein baino zein, arratsaldeko 17.30etatik aurrera. Euskal Herria eta Alemania izango dira aurrez aurre, eta ordubeteko lana aurrean: zeinek belar gehiago moztu. Euskal He­rri­ko bi ordezkariak Bixen­te Mi­txelena eta Jexux Mari Goe­na­ga dira; Alemaniako ordezkariak: Alexander Schmit eta Ste­fan Heinz.

Orduerdiko bi txandatan neurtuko dituzte indarrak, eta bikote bakoitzak 7 biltzaile, zorroztailea eta erakustailea izango ditu. Belar kilo gehien pixatzen dituenak 6.000 euro irabaziko ditu; galtzaileek 3.000 euro. Sarrerak 20 euroan jarriko dituzte, 16:00etatik au­rrera, Jauregi jatetxe atarian, eta internetez zuzenean ikusteko aukera ere izango da: www.almitza.org helbidean.  

Segarako bi modu
Euskal Herriko sega modalitatea eta Alemaniako bana dira. Euskal Herrian luzera joka­tzen da, eta belarra pixatu egiten da. Alemanian sail txikiagoak jartzen dira, eta zeinek lehenago ebaki. Gaur erdibidea egin dute: iraupen proba izango da (segalari bakoitzak orduerdi) eta belarra pixatu egingo dute.

DESAFIOA
HASI ETA BUKA


16:00 SARRERAK SALGAI Jauregin.
17:00 Belardirako sarrera ireki.
17:00-17:25 Aurkezpena -
Sailak zozketatzea - Agurra.
17:30 Segalariak lanean hasi.
17:40 Biltzaileak lanean hasi.
18:00 DENAK gelditu, 2 minutuz. 
18:02 Bigarren txanda hasi. Bigarren segalaria eta biltzaileak eurekin batera.
18:12 Baskulak trukatu.
18:32 Segalariak gelditu.
18:42 Biltzaileek eskuareak utzi, talde bakoitzeko batek izan ezik. Gainontzekoak pixatze lana egingo dute. Eskuaredunak sare azpiko belarrak bakarrik bildu ahal izango ditu.
18:47 desafioa bukatu.
19:00 Emaitza eta saribanaketa.

BIXENTE MITXELENA
  • Oiartzun
  • 43 urte
  • 1,75 metro
  • 90 kilo
  • 27 urte segan, txapelketetan
  • Euskal Herriko Txapeldun 5 aldiz (EHko eran)
  • Euskal Herriko Txapeldun 2006an (nazioarteko eran)
  • Gipuzkoako Txapeldun 5 aldiz (EHko eran)
  • Munduko txapeldun 2006 eta 2009, taldeka (nazioart. eran)
  • Indartsua eta iraupen haundikoa
JEXUX MARI GOENAGA
  • Errezil
  • 30 urte
  • 1,75 metro
  • 82 kilo
  • 7 urte segan, txapelketetan
  • Nazioarteko txapelketa askotan hartu du parte (nazioarteko eran)
  • Euskal Herriko Finalista bi urtez (EHko eran)
  • Iraupen haundiko segalaria, segan txukuna eta dotorea.
ALEXANDER SCHMIT
  • Murrhardt
  • 21 urte
  • 1,82 metro
  • 100 kilo
  • 11 urte segan
  • Alemaniako Txapeldunordea (nazioarteko eran)
  • Egungo irabazlea, munduko marka hausteko saiakeran (nazioarteko eran)
  • Europa eta Munduko Txapelketetan partehartzailea (nazioarteko eran)
  • Azkarra, minutuan 60 kolpe emateko gai dena.
STEFAN HEINZ

  • Murrhardt
  • 30 urte
  • 1,78 metro
  • 70 kilo
  • 5 urte segan
  • Europako eta Munduko kopan partehartzaile 2009an (nazioarteko eran)
  • Nazioarteko txapelketa askotan parte hartu du
  • Iraupen haundikoa, eta oso segalari txukuna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!