Sobotka sopranoaren eta Delgado pianojolearen emanaldiarekin bukatuko da bihar, aurtengo zikloa

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 28a, 02:00

DONOSTIAKO Musika Ha­ma­bostaldiaren barruan, hainbat kontzertu eskaini ditu Chillida Leku museoak, urtero egin bezala, eta aurtengo kon­tzertu zikloa bihar amaituko da Iwona Sobotka sopranoaren eta Alexis Delgado pia­nojolearen emanaldiarekin. Kontzetu hori estreinaldi ba­ten testigu izango da; Bruno Dozza konpositoreak Eduardo Chillidaren lanetan oinarrituta sortutako obra estreinatuko bai­tute, hain zuzen ere. Aur­tengo Hama­bostaldiak ukitu errusiarra du bereizgarri eta biharko kontzertuan ukitu ho­ri emango diote Rachma­ninov, Scriabin eta Shostakovichen obrek. Izan ere, konpositore horien lanak ere interpretatuko dituzte Sobotkak eta Delga­dok. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Sarrerak 12 euroan daude salgai eta ho­nako helbidean eskuratu daitezke: www.generaltickets.com.

Kontzertuak, gaur eta bihar Donostian Donostiako Kursaalean, Mu­sika Garaikideaz gozatzeko aukera izango da gaur Ensemble Recherche taldearekin. Kon­tzer­tua arratsaldeko 20:00e­tan hasiko da. Bihar berriz, Musika errusiarra XXgarren mendean izeneko konferentzia izango da arratsaldeko 18:00etan Victo­ria Eugenia Antzokian. Eta on­doren, 20:00e­tan, Cuarteto Tokyoren emanaldia, Victoria Eugenian bertan. Klasizismo puruaren irudi dira eta harizko laukoterik entzute­tsue­ne­takoa gaur egun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!