Irailean ere, azterketak eta mintzamena lantzeko aukera Hernani-Astigarragako AEKn

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 28a, 02:00

HERNANI-ASTIGARRAGAKO AEK euskaltegian, udan ere izan ohi da euskera lantzeko aukera. Uztailean aritu ziren eta irailean izango da jarrai­pena, abuztuko atsedenaldia­ren ostean. Azterketak eta mintzamena lantzeko aukera izango da. Zehazki, honakoak dira aukerak: alde batetik, autoi­kas­kun­tza bidez euskera ho­be­tu eta az­ter­ketak presta­tze­ko auke­ra dago. Astean behin klasera joan eta etxean lanak egiteaz gain, tutorearekin as­tero el­kar­­t­zeko aukera izango du ikas­leak, ikasprozesuaren ja­rrai­pena eginez. Bestetik, azterketako idaz­la­nak lantzeko taldea ere es­kaintzen du AEKk; astean behin euskaltegira joan eta idazmena landuz. Lehenengo eta bigarren mailako azterke­te­tarako, hain zuzen. Mintzamena lantzeko tal­dea ere izango da, astean pare bat egunekoa. Bertan, astero gai baten inguruan lanketa eta saio praktikoa egingo di­ra. Euskera maila baxua du­ten ikasleei zuzendua dago.

Klaseak irailaren 6an hasi Informazio gehiagorako edo izena emateko, hernani@aek.org nahiz astigarraga@aek.org helbi­de­etara idatzi edo 607 592 864/­­­­607 610 687 zenbakietara deitu behar da (09:00-13:00 eta 16:00-18:00). Irailaren 3ra arte eman daiteke izena eta klaseak hilaren 6an hasiko dira. Ikasta­roetan parte har­tzen dutenek Hernani eta As­ti­garragako Uda­len dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!