Aukera haundia jarri du AEK euskaltegiak irailerako. Hiru aukera dira batez ere, Hernanin eta Astigarragan eskainiko direnak:
1) Euskera hobetu eta azterketak prestatzeko aukera, autoikaskuntza bidez (etxetik). 2) Azterketetako idazlanak lantzeko aukera. 3) Mintzamena lantzeko aukera. Klaseak irailaren 6an hasiko dira, eta izena emateko e-mailez edo telefonoz egin daiteke:
-E-mailez: hernani@aek.org eta astigarraga@aek.org.
-Telefonoz: 607 592 864 edo 607 610 687. Telefonoz deitzeko ordutegia: 09:00-13:00 / 16:00-18:00