Martutene-Amarako zatia astelehenean irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 27a, 02:00

Orain dela pare bat hilabete Bigarren Zinturoiarekin egin bezala, oinezko eta bizikletek Urumeako Autobiako errepide berria estreinatzeko aukera izango dute bihar eta etzi. Errepide berria Martutenetik Amarara doan zatia da, hau da, Urumeako Autobiaren azken-aurreko zatia (Urnieta-Andoain da falta dena). Bihar 09:00etatik 19:00etara ibili ahal izango da eta igandean 09:00etatik 15:00etara. Ibilgailuentzat astelehenetik aurrera izango da zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!