35 gradu harrapatu zituen termometroak atzo Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 27a, 02:00

Udako egunik beroenetakoak izan ziren herenegun eta atzo. Gaur, fronte baten eraginez, nabarmen jaitsiko da tenperatura.

Herenegungo bideari ja­rrai­tuta, bero zakarra izan zen nagusi atzo. Goizean goizetik 20 gradutik gora izan ziren termometroak eta berehala gerturatu eta pasa zituzten 30 graduak. Her­nanin, itzalean, 35 gradu ere harrapatu zituen termometroak. Herene­gun eta atzo, udako egunik beroenetakoak izan dira, eta hernaniar ugari izan dira ur parkera edota erriora gerturatu direnak, beroari aurre egin nahian.

Ia 10 graduko aldea

Gaur sekulako aldea izango da tenperatura maximoetan. Fronte bat sartuko da eta haizea aldatzearekin batera, na­barmen jaitsiko dira tenperatura maximoak. Ia 10 graduko aldea izango da. Ten­pe­ratura minimoetan, berriz, ez da aldaketarik izango, 18-20 graduren bueltan ibiliko di­ra. Datozen egunetan ere, antzeko tenperaturak izango direla aurreikusten du Eus­kalmetek. Zeruari dagokionez, aurreko egunetan baino laino gehiago izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!