SAN MIGUELEK Casino Kursaal Txapelketako bere lehenengo finala jokatuko du irailaren 4ean Galarretan, Utergari 30-24 irabazi ondoren ostegunean. Bere aurka Urrutia I edo Ezkurra neurtuko da. Hori gaur erabakiko da 16:00etatik aurrera Galarretan.
Partidu erdira arte, berdinduta
San Miguelek finalera heltzeko 24 tanto egitea nahikoa zuen, baina ez zen horrekin konformatu eta partidua irabazi zuen. Norgehiagoka oso parekatua izan zen 17-17ra arte, baina hortik aurrera, San Miguelek ez zuen barkatu. Lau tanto egin zituen sakez eta beste lau peloteoan markagailua 24-17 bere alde jarrita. Azken tanto hori eginda ikusleen txaloak jaso zituen, dagoeneko finalean baitzegoen. Utergak ordura arte ondo eutsi zion, baina nekeari ezin aurre egin eta San Miguelek finalerako paseaz gain, partidua ere eraman zuen.
Ostegunean beste hiru partidu ere jokatu ziren Galarretan. Honakoak dira emaitzak: Urrutia II-Aizpurua II 35/Oñatz-Urko 30; Zeberio II-Badiola 40/Urriza-Etxeberria III 34; eta Matxin IV-Baleztena 19/Zulaika-Jon 30.
San Miguel eta Uterga aurrez aurre izango dira gaurko jaialdian Txapelketako partiduaz gain, gaur beste hiru partidu jokatuko dira Galarretan eta bertan, San Miguel eta Uterga aurrez aurre izango dira berriz. Honakoak dira partiduak: Etxeberria IV-Zubizarreta/Matxin IV-Jon (35 tantotara); Urtasun-San Miguel/Uterga-Etxeberria III (40 tantotara); eta Matxin III-Gaztelu/Agirresarobe-Agirrezabala (30 tantotara).