Biterin ikastaro mordoa egin ahal izango da aurten ere, eta izena emateko epea asteazkenean irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 27a, 02:00

Urrian sartzearekin batera, Biteri kultur etxeko aurtengo ikastaroak martxan jarriko dira. Kurtso honetan ere ikastaro mordoa izango da aukeran. Guztira, 18 ikastaro ezberdin izango dira, batzuk haurrei zuzenduta eta beste batzuk helduei: antzerkia, pintura, txotxongiloak, abalorioak (bisuteria), barreterapia, senda belarrak, dantza, zeramika, funkya, komikiak...

Ikastaroren batean apuntatu nahi izanez gero, aldez au­rretik izena emateko epea asteazkenean irekiko da, hau da, irailaren 1ean. Epea irailaren 6ra arte egongo da zabalik. Ize­na Biterin bertan eman behar da 09:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 20:00etara. Dauden plazak baino jende gehiago apuntatzen bada ikastaroetan,  zozketa bidez banatuko dira plaza horiek. Zozketa irailaren 7an egingo da, 12:00etan, Bite­rin. Matrikulatzeko epea, be­rriz, irailaren 8tik 14ra izango da, biak barne.

Gabonetan eta Aste Santuan oporrak
Egutegiari dagokionez, Ga­bo­netan eta Aste Santuan opo­rrak izango dira. Gabo­netan, abenduaren 21etik ur­ta­rrilaren 9ra (biak barne); eta Aste San­tuan, apirilaren 21etik maia­tzaren 1era (biak barne). Kur­tso bukaera be­rriz, haurren­tzat, maiatzaren 31 izango da.

Hizkuntza, ikasleen
euskera mailaren arabera

Ikastaroa euskeraz izango dela zehazten den kasuetan, euskeraz ulertzea nahikoa da. Hizkuntza zehazten ez den ikastaroetan, berriz, ikasleen euskera mailaren arabera emango dira klaseak.

Matrikulatzeko beharrezkoa: kontu zenbakia, eta NA
Banku-helbideratze bidez or­dainduko da kuota Horrega­tik, matrikulatzeko, beha­rrez­koa da kontu korrontearen zenbakia (20 digitu) aurkeztea, eta Nortasun Agi­riaren zenbakia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!