trinitate plazako frontoian hiru hernaniar ariko dira gaur, jubenil eta senior mailako finaletan, Patxi Montes Torneoan, Trinitateko Torneo ezagunean. Jubeniletan, Julen Etxenike eta Markel Lizeaga hernaniarrak ariko dira Mugika eta Labakaren kontra; nagusietan Eñaut Esnaola hernaniarra ariko da, Errasti aginarra lagun duela, Iriarte eta Aranoren kontra. 15:30etatik aurrera.
Lana ondo eginda pasa dira finalera
Ez dute lan makala izan hiru hernaniarrek finalera iristea. Etxenikek eta Lizeagak 22-10 irabazi zuten finalaurdena, Garcia-Gastaminzaren kontra, eta 22-7 finalerdia, Atxa-Gastaminzaren kontra. Esnaolak eta Errastik, 22-15 irabazi zuten finalaurdena, eta Etxeberria-Alonsoren kontra. Finalerdia 22-17, Kruz-Insaustiren kontra.