Ergobiko jaiak herenegun bukatu ziren, baina larunbatean Kabila edo Gurutzeta auzora gerturatzen denak jaigiroan jarraitzeko aukera izango du; egun osoko jaia antolatu baitute. Aurten, bigarren urtez antolatu dute Kabila auzoan jaieguna eta iazko giroari eusteko egitarau bera prestatu dute. Giroa berotzen 11:30etan hasiko dira txalaparta eta txistulariekin eta ondoren, 12:00etan, auzoko sagardotegien sagardo dastaketa izango da.
Bazkaria ere antolatu dute 14:00etan eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara haur jolasak. Festari amaiera zezen suzkoarekin emango diote.
Egitaraua - 11:30 Festen hasiera. Txalaparta eta txistulariak.
- 12:00 Sagardo dastaketa.
- 14:00 Bazkaria trikitixarekin.
- 18:00-20:00 Haurrentzako jolasak eta zezen suzkoa.