Musika Hamabostaldiaren barruan, Iwona Sobotka sopranoak eta Alexis Delgado pianojoleak kontzertua eskainiko dute igandean Chillida Lekun. Lau konpositore ezberdinen abestiak interpretatuko dituzte. Horien artean, Bruno Dozzak Eduardo Chillidaren lanetan inspiratuta sortutako obra estreinatuko dute. Ondorengo konpositoreek emango diote kontzertuari aurtengo edizioan protagonista den izaera errusiarra. Sergei Rachmaninov, Alexander Scriabin eta Dimitri Shostakovichen abestiak interpretatuko dituzte.
Igandeko kontzertua, Chillida Lekuko zikloko azkena izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak www.generaltickets.com helbidean edo 943 001 200, 12 euroan.
Sobotka, sari ugari jasotakoa
Iwona Sobotkak 2004an hasi zuen bere ibilbidea Belgikako Queen Elisabeth saria irabaztean. Horrez gain, nazioarteko lehiaketa ugari irabazi ditu eta Europa, Amerika eta Japoniako herri askotan aritu izan da. Varsoviako Chopin Akademian graduatu zen eta ikasketak perfekzionatu zituen Madrileko Reina Sofia Goi Mailako Eskolan, Tom Krausekin.
Delgadok errezitaldi ugari bakarlari gisa
Alexis Delgado Madrilen jaio zen eta bertan hasi zituen piano ikasketak C.R. Capote eta T. Millanekin. Ondoren Bartzelonako Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten eta 1995ean beca bat jaso zuen Londresen ikasteko. Bakarlari eta laguntzaile gisa errezitaldiak eman ditu Europan eta Europatik kanpo.