San Miguel edo Uterga, gaur erabakiko da Casino Kursaaleko lehenengo finalista

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 26a, 02:00

Casino Kursaal Banakako Txapelketa ari da pixkanaka bukaerara heltzen. Gaur, San Miguel eta Utergaren ar­tean, B taldeko finalerdietako azken partidua jokatuko da eta bertan erabakiko da, fi­nalera zein pasako den tal­de horretatik. Utergak au­rre­ra egiteko nahitaezkoa du par­tidua irabaztea eta San Mi­­guel 24 tanto baino gu­txia­gorekin uztea. San Mi­guelek berriz, sei tanto edo gutxiagogatik galduta ere, jarrai­tzeko aukera izango luke.
Bi pelotariak Donezte­be­ko­ak dira. Uterga aurrelaria da eta San Miguel atzelaria. Ondo ezagutzen dute elkar eta atzelaria sakean min egiten saiatuko da. Utergak arris­­katu egin be­har du finalera iritsi nahi badu eta San Miguel bere jokutik ate­ra­tzen saiatu beharko du. Tantoak aha­lik eta azkarren egiten ahalegindu beharko du.
Larunbatean Urrutia Iak eta Ezkurrak jokatuko dute, A taldeko ligilako azken au­rreko partidua. Azkena, asteartean: Ezkurra-Matxin IV.

Zeberio II-Badiola/Urriza-Etxeberria III, ondoren
Gaurko jaialdian beste hiru partidu ere jokatuko dira: aurretik, Urrutia II-Aiz­pu­rua II/Oñatz-Urko (35 tantotara); eta ondoren, Zebe­rio II-Badiola/Urriza-Etxe­be­rria (40 tantotara), eta Matxin IV-Balezte­na/Zu­lai­ka-Jon (30 tantotara). Norgehiagokak arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!