Iaz jarritako festari eutsi eta giro ederrean pasa zuten jaieguna Kabilan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 30a, 02:00

Ergobiko jaiak bukatu eta hurrengo larunbatean jaieguna antolatu zuten Kabila edo Gurutzeta auzoan iaz, lehenengo aldiz. Aurten ere festari eutsi egin diote eta ederki erantzun dute oraingoan ere auzotarrek. Txistu eta txalapartarekin giroa berotuta, sagardo dastaketa izan zuten. Auzoko eta inguruko 6 sagardotegitako sagardoa probatzeko aukera izan zen txorixo muturrak lagunduta. Auzo bazkari ederra ere egin zuten eta ia 100 lagun inguru bildu ziren mahaiaren bueltan. Aurreko urtearen antzera, baina aurten baten bat gehiago animatu omen da. Haurrek ere gozatzeko aukera izan zuten arratsaldean, jolas eta zezensuzkoarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!