Juaristi txapelketatik kanpo geratu da, Utergari irabazi arren

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 25a, 02:00

Juaristik 30-28 irabazi zuen atzo Utergaren aurka finalerdietako ligaxkako partidua, baina ez zen nahikoa izan eta Casino Kursaal Txapelketatik kanpo geratu da. Izan ere, orokorrean -9 tantorekin geratu da eta dagoeneko ez du aukerarik, bihar Uterga eta San Miguelen arteko partiduan edozein dela ere emaitza.
Utergak, berriz, aukerak ditu oraindik finalera heltzeko. Horretarako, bihar, 7 tantoko aldea atera beharko dio gutxienez, San Migueli, hau da, 30-23 irabazi beharko lioke. San Migueli dagokionez, 24 tanto egitea lortuko balu finalean egongo litzateke, nahiz eta partidua galdu.  Berdinketaren kasuan, pun­tu  kopuru orokorrak erabakiko luke bietako zein sailkatuko litzatekeen finalera eta San Miguelek aldeko du aurreko finalerdiko partidua 30-19 irabazi izana Juaristiri.

Utergari ihes azken momentuan

Utergak garaipena esku es­ku­ra izan zuen atzo, baina azke­ne­an ihes egin zion. 26-28ra ar­te bera izan zen nagusi, bai­­na Juaristik jarraian egindako 4 tantok txapelketan jarraitzeko egoera zaildu dio. Partidu borrokatua izan zen. Horrez gain, atzo jokatu ziren beste hiru partiduen emaitzak honakoak izan ziren: Urrutia II-Olazar 35/Zulaika-Barre­netxea IV 16; Ezkurra-Ion 40/Urriza-Etxeberria III 37; eta Etxeberria IV-Aizpurua II 30/Zubizarreta-Agirresa­robe 17.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!