Arnaitz Lasarte eta Asier Azpiroz gaur, eta Unai Gaztelumendi bihar; Hernaniko Iraulio Panttalone bertso eskolako hiru kide ariko dira Zarauzko Lizardi Sarian, gazte mailako txapelketa garrantzitsuenetakoan. Aurrean izango dituzte, Jone Uria, Xumai Murua, eta Aitzol Barandiaran bezalako kontrarioak. Saioak Gure Kabia elkartean izango dira, afalostean; finala, hurrengo ostiralean, Zarauzko zinema frontoian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!