CD Hernanik Perez Vacas Memoriala jokatuko du larunbatean Zaragozako Stadium Casablanca taldearen kontra. Hernaniko entrenatzailea izan zen Javi Perez Vacasen omenez jokatu ohi dute partidua, Liga Nazionaleko jubenilek denboraldia hasi aurretik. Aurten bederatzigarren urtea izango da. Norgehiagoka 11:30etan hasiko da Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!