AMHER-Sos arrazakeria elkarteak antolatuta, inmigrazioaren inguruko argazki lehiaketaren bigarren edizioa martxan da dagoeneko. Lehiaketa Foto Forum Hernani eta Berriak-en laguntzarekin antolatu du AMHERek eta helburua da, argazkilaritza medio, etorkinen egoera, eta hauen inguruan herritarrek duten pertzepzioa hobetzea. Lehiaketa hiru maila ezberdinetan banatuta izango da: 13 urte bitartekoen maila, 14 urtetik gorakoena, eta argazki herrikoiena. Partehartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta bakoitzak bere izenburua izan beharko du. Argazkiak 20x30 zentimetrotakoak izan behar dira, JPG formatokoak, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa dutenak. Argazkiekin batera, partehartzaileak izen-deiturak, helbidea eta telefonoa aurkeztu beharko ditu. Epea irailaren 24ra arte izango da zabalik, eta aurkezteko bi modu daude: argazkiak amher-sos_racismo@hotmail.com helbidera bidalita, edo elkartearen bulegora eramanda (latsunbe 42, Transpacar). Irabazlea urriaren 2an aukeratuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!