‘Pobre de mi’... bukatu direla festak Ergobin

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 25a, 02:00

Urtero bezala, Ergobiko pobre de mi berezia abestuta bukatu zituzten auzotarrek atzo festak, lau egunez jai giroa nagusi izan ondoren. Eta azken egunean ere ez zen saltsarik falta izan. Eguer­dian, idi probetako bigarren saioa izan zen eta bertan erabaki zen Ergobia Sariaren txapelduna: Lasarteko Telle­riaren idi parea, hain zuzen. 30 minututan plaza gehien egin zituztenak beraiek izan ziren: 82 plaza, 1m eta 10 cm. Aiako Izeta gertu ibili zen, 81 plaza, 3 zinta, 5m eta 40cm lortu baitzituen. Urnietako Intxarburuko idiek 77 plaza, 3 zinta, 2m eta 80cm egin zituzten, eta Errenteriako Illarretaren idiek 74 plaza, 3 zinta, 4m eta 87cm. Demen ostean, bazkari he­rrikoia izan zen plazan, musikaz girotuta, Modes­toren eskutik. Arratsaldean, berriz, haurrek Potxin eta Patxin pailazoekin gozatzeko aukera izan zuten eta gauerdian helduek, auzoko Super heroiek eskaini zuten ikuskizunarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!