Hernaniko Udalak 3 langile kontratatu behar ditu Enplegua Sustatzeko Programaren barruan. Programa hori, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE-INEM) Toki Korporazioei zuzendutako languntza da. Eskaintzen diren lanpostuak, Aparejadore bat eta Lehen Mailako 2 Iturgin dira.
Hautagaiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egon behar dute eta kontuan hartuko dira lanpostuarekiko duten egokitzapena eta irizpide sozioekonomikoak; hau da, familia karga, babes maila, langabezian daraman denbora eta adina. Izena www.redtrabaja.es helbidean eman behar da.
APAREJADOREA
Funtzioak eta betebeharrak:
1.- Industrialde bakoitzeko sute-aho
eta ur-hartuneen datuak jasotzea.
2.- Jasotako datuen memoria egitea.
3.- Formatu informatikoan biltzea.
Eskainitako ezaugarriak:
- Lanaldia: osoa
- Ordutegia: jarraian (07:15-14:30)
- Iraupena: 4 hilabeteko lan kontratua
Behar diren ezaugarriak:
- SPEE-EEZPn izena emanda
izatea 2010eko abuztuaren 17an baino lehen
- Arkitekto teknikoa
- Lehentasuna Hernanin erroldatua izatea
- Ezinbestekoa EGA edo baliokidea
izatea
- Ezinbestekoa informatika
(word, excel, datu baseak, planoak)
ezagutzea
- Esperientzia: 6 hilabete baino gehiago
- Gidatzeko baimena B mota
LEHEN MAILAKO ITURGINA
Funtzioak eta betebeharrak:
1.- Sute-aho eta hartuneen
erabilerraztasuna ziurtatzea.
2.- Bakoitzaren ikuskapena,
estankotasuna ziurtatzea.
3.- Irteeretako tapak kendu, hariak koipeztu eta lokailuen junturen
egoera ziurtatzea.
4.- Azkoin eragilea koipeztu edo olio kamara betetzea.
5.- Sute-aho eta ur-hartune bakoitza ireki eta itxi; eta balbula nagusiaren eta drainatze sistemaren erabilera ziurtatzea.
6.- Presioa ziurtatzea.
Eskainitako ezaugarriak:
- Lanaldia: osoa
- Ordutegia: jarraian (07:15-14:30)
- Iraupena: 4 hilabeteko lan kontratua
Behar diren ezaugarriak:
- SPEE-EEZPn izena emanda izatea 2010eko abuztuaren 17a aurretik
- OHO, DBH, Eskola Graduatua
- Lehentasuna Hernanin erroldatua
izatea
- Gidatzeko baimena B mota
- Antzeko lanetan esperientzia: 6 hilabete baino gehiago
- Iturgintza ikastaroak baloratuko dira