Hiru hernaniar txapelaren bila gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 26a, 02:00

Hernaniko hiru pelotarik finalak jokatuko dituzte gaur. Eneko Aizpitartek Dinastia Etxabe Torneoa jokatuko du jubenil mailan, Usurbilgo Santxo pelotariarekin. Aitor Gorrotxategik ere Torneo berdinean hartuko du parte, baina senior mailan. Soraluzeko Atxotegi pelotaria izango du bikotea. Bi finalak Zestoan izango dira 22:00etatik aurrera. Iñaki Esnal izango da gaur txapelaren bila joango den hirugarren pelotaria. Angeluko Torneoko finala jokatuko du Angelun bertan, Iparraldeko Erreka II pelotariarekin. 21:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!