Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen Hernani taldeak aurredenboraldiko bigarren partidua jokatu zuen larunbatean, Martuteneren aurka eta 1-2 irabazi zuen. Txuri-berdeak txukun aritu ziren eta garaipena lortzeaz gain, sentsazio onarekin bueltatu ziren etxera. Bihar Torneo Triangularra jokatuko dute Usurbilen, 19:00etatik aurrera. Bestalde, kadete eta jubenilek ere irabazi egin zituzten larunbateko partiduak. Kadeteek 5-0 eta jubenilek 2-1; biak Mundarroren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!