6000 euro, 3000 eurori; sega apustua larunbatean Jauregin

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 23a, 02:00

Euskal Herria eta Alemania, zein baino zein ariko dira, datorren larunbatean Hernanin, Jauregi jatetxeko belardietan. Bixente Mitxelena oiartzuarra eta Jexux Mari Goenaga errezildarra ariko dira Euskal Herriaren izenean. Alemanak, Alexander Schmit gaztea, eta Stefan Heinz, biak Stuttgart ondoko Murrhardt herrikoak, eta nazioarte mailan punta-puntan dabiltzanak. 17:30etan hasiko da ordubeteko apustua, eta sarrerak 20 euroan jarriko dituzte. Irabazleek 6.000 euro irabaziko dituzte; galtzaileek 3.000 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!