Gazteenak eta zaharrenak, martxan jartzeko garaia dute, errugbi denboraldi berria gainean baita. Seniorren bi taldeak eta jubenilak gaur hasiko dira entrenatzen, elkarrekin, 19:30etatik aurrera, eta astearte eta ostegunetan ere izango dituzte entrenamenduak. Seniorrek iazko entrenatzaileekin egin dute berriz apustu: Patrick Polidori eta Gurutz San Miguel. Jubenilak gobernatzen ariko direnak, berriz: Azurmendi, Genua, Otxotorena eta Marco.
Errugbi taldeak fuerte ekingo dio denboraldiari, eta, lan faltarik ez dute izango, 9 talde baitituzte aurten. Aurten, beteranoen taldea ere sortu nahi dute, eta animatzeko deia egin diete noizbait errugbian ibili diren guztiei.
Aurre-denboraldiko lehenengo partidua larunbatean dute Senperen. Liga, urriaren 3an edo 4an hasiko dute, Landaren, Barcelonaren kontra.
Partiduak - Egutegia - Ohorezko B maila:
Urriak 3-4 asteburuan: Hernani-Barcelona, Landaren.
Hurrengoak: urriak 10-17-24; azaroak 7-14-21; abenduak 5-12-19; urtarrilak 9-16-23-30. Playoffak: otsailak 12-20. Finala: martxoak 6
BEDERATZI ERRUGBI TALDE:
- Seniorrak: Astelehena 19:30 astearte eta ostegunetan. Entrenatzaileak: Patrick Polidori eta Gurutz San Miguel. Igandean partidua 12:00etan Senperen.
- Jubenilak: Astelehena 19:30 astearte eta ostegunetan. Entrenatzaileak: J.L. Azurmendi, Igor Genua, Jon Otxotorena eta Haimar Marco.
- Kadeteak: irailaren 1ean 19:00 asteazken eta ostiraletan. Entrenatzaileak: J.M. Gutierrez, Jokin Esnal, Iñaki Otxotorena eta Josetxo Ayerza (aurrerago).
- Errugbi eskola: irailaren 3an
-Infantilak (1995-96): Astearte eta ostiral 18:30-20:00. Entrenatz.: J.K. Elosegi eta Koldo Alduntzin.
-Alebin (1997-98): astearte eta ostiral 18:30-20:00. Entrenatz.: Txema Perez eta Igor Etxeberria.
-Benjamin (1999-2000): Astearte eta ostiral 18:00-19:30. Entrenatz.: Patxi Cia, Joseba Silguero eta Iraitz Garmendia.
-Aurre-benjamin (2001-04): Ostiral 18:00-19:30. Entrenatzaileak: Odei Holgado, Jon Antolin eta Axi Insausti.
- Beteranoak: (1975-1940) beren esku noiz egin entrenu eta afariak.