Portun txupinazoa botatzen dutenean, askok jakiten du San Joan Txikiak hasi direla; entzuteko modukoa botatzen baitute. Ostiral eguerdian hasiko dira ofizialki, auzoko jaiak, haurrak bi ordu lehenagotik mugituko diren arren. Igandean bukatuko dira Laket taldearen dantzaldiarekin.
Urteroko ekitaldiek indar haundia dute Portun, eta horien artean ditugu, aurten ere: lorontzi lehiaketa, sardina jatea, tute eta mus txapelketak, asto karrera, sagardo probaketa eta toka eta bote txapelketa. Umore emanaldiak ere ez dira faltako, pailazo eta monologoak bai baitituzte. Eta musika, bertsoak, pelota eta herri kirolak ere leku berezia dute gordea.
Haurrentzako jolasak, lehiaketak, eta pailazoak
Haurrak gustora egon litezke, lehen bi egunetan gelditu gabe ibiltzeko moduan baitira, aurtengo jaietan. Marrazki lehiaketak, puzgarriak, eta era guztietako jolasak, ostiralean; eta zaku karrera, zinta lasterketa, karabina txapelketa, tailerrak, eta pailazoak, dituzte, larunbatean.
Hogei urte, sardina jaten
Aurten 20 urte bete sardina jatea egiten dutela. Ostiralean egingo dute, eta ez da hori bakarrik izango, urtero egiten dituzten ekitaldien artean: asto lasterketa 59garren aldiz egingo dute, larunbatean, eta toka eta bote txapelketa 36garren aldiz igandean.
Lorontzi lehiaketa eta tute txapelketa ostiralean dituzte; mus txapelketa eta monologista larunbatean; eta igandean, meza, pelota (iazko errebantxa), bertsoak, sagardo probaketa, bazkaria, eta herri kirolak.
Kontzertua ostiralean,
eta dantzaldia larunbat
eta igandean
Musikak bere lekua izaten du Portun, eta baita gautxorienek ere. Aurten kontzertu haundia dute ostiralean: B-H Roja, Sindrome de Parker, eta The Zepo. Larunbatean Laiotzek jarriko du giroa. Igandean, funky eta batuka dantzekin hasi, dantza saio irekia egin, eta Laket taldeak jarraituko du, hurrengo eguneko ordu-txikiak sartu bitartean.
EGITARAUA, EGUNEZ EGUN
Abuztuak 27 - ostirala
- 10:00 Marrazki eta pintura lehiaketa.
- 11:00-13:00 Haurren Parkina: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia...
- 12:00 Jaien hasiera: suziri jaurtiketa. Buruhaundi eta txistulariak.
- 13:00 Haurren marrazki erakusketa.
- 16:00-19:00 Haurren Parkina.
- 17:00 Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoa, lokotxak, ura eta hirin jokoa...
- 18:00 Lorontzi lehiaketa.
- 19:00 Tute txapelketa Shangay-en.
- 20:30 XX. Sardin jate herrikoia.
- 23:00 Kontzertu Ikaragarria: B-H Roja, Sindrome de Parker, The Zepo.
Abuztuak 28 - larunbata
- 08:00 Egunsentia. Suziri jaurtiketa.
- 08:30 Batxurizopa goiztiarrentzat.
- 11:30 Haur jokoak: zaku karrera, aulki jokoa, lokotxak, ura eta hirin jokoa...
- 13:00 Zinta lasterketa. Opariak.
- Jarraian Karabina tiro txapelketa.
- 16:00 Mus txapelketa Pedro Marin.
- 16:00 Umeentzat tailerrak.
- 18:00 LIX. ASTO LASTERKETA.
- Segidan Patxin eta Potxin pailazoak.
- Jarraian Denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko.
- 00:00 Umore Sorta, May Gorostiaga monologista ezagunaren eskutik.
- 01:00 Dantzaldia: LAIOTZ.
Abuztuak 29 - igandea
- 08:00 Egunsentia. Suziri jaurtiketa.
- 08:30 Txokolatada goiztiarrentzat.
- 09:30 Diana Txistulariekin.
- 11:00 Meza auzoko hildakoen alde.
- 11:30 Pelota. Iazko errebantxa: Paul Ojuel eta Unai Alvarez.
- 12:00 Bertsoak: Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak.
- 12:30 Sagardo Probaketa, trikitilariek alaituta: Oihane, Itxaso eta Maialen. Eula, Olaizola, Otsua-Enea, Iparragirre, Elorrabi, Itsasburu, Rufino, Alberro, Altzueta, Oialume-Zar eta Akarregi. (Gipuzkoako Sagardo Elkartea).
- 13:00 XXXVI. Toka eta Bote txapelketa.
- 14:30 Bazkaria.
- 18:00 Funky eta Batuka dantzak: Ainara dantza eskolaren eskutik.
- Ondoren dantza saio irekia.
- Segidan Herri Kirolak. Iparraldeko herri kirolak. Perurena aita-semeak.
- Jarraian Dantzaldia: LAKET.
- 00:00 Jaien amaiera: LAKET. Zezen suzkoa eta azken traka.