Urrutiak ez du barkatu, finalerdietako aurreneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 22a, 02:00

Urrutia IIak 30-12 irabazi zion Matxin IVari, eta finalerako pauso haundia eman du. Ezkurrak gaur erabakiko du finalerdiak jokatu ala ez.

Txapeldunak ez zuen barkatu. Matxin IVari 30-12 irabazi, eta finalera pasatzeko pauso sendoa eman zuen atzo, Galarretan, Casino Kur­saal buruz buruko txapelketako finalerdietan.

De­na ondo egin zuen Sal­diasko atzelariak: sakatu (14 tanto), peloteatu (13 tanto), eta gutxi galdu (pelota 1). Matxin IVa ia aukerarik gabe geratu da finalera pasatzeko, baina gustora egoteko mo­duan da, finalerdietara pasa delako, inor-askok espero ez zuela.

Urrutiak hanka bat finalean du, eta datorren larunbatean demostratu beharko du, finalerdietako bigarren partiduan, zergatik den azken bi urteetako txapelduna.

Ezkurra, lesioen bildur
Koteto Ezkurrak gaur ikusiko du fisikoki ondo dagoen, finalerdietako lehendabiziko partidua jokatzeko. Donez­tebeko izar haundiak ez du zorte ona izan azken urteetan, lesioa lesioaren atzetik ibili duelako. Aurtengo abuztuaren 3an tirazo bat izan zuen, eta ondo errekuperatu den probatu nahi du gaur. Binaka ariko da Ga­la­rretan, Ionekin batera, Ze­be­rio IIa eta Badiolaren kontra.

Arratsaldeko 16:00­e­tan hasiko da jaialdia, eta lau partidu izango dira: Urrutia II-Barrenetxea IV / Oñatz-Zu­biri; Ezkurra-Ion / Ze­be­rio II-Badiola; Urtasun-Zubi­za­rreta / Matxin III-Agi­rre­zabala; eta Zulaika-Aiz­pu­rua II / Etxabe II-Olazar.

Casino Kursaal
astean hiru egunetan

Casino Kursaal txapelketan 6 pelotari ari dira finalerdiak jokatzen. Oraingoz San Mi­guelek eta Urrutiak irabazi egin dute, eta Juaristik eta Matxin IVak galdu. Ezku­rrak eta Utergak aste honetan jokatu behar dute. Asteartean, ostegunean eta larunbatean jokatuko dira hurrengo partiduak (ez dute zehaztu zeinen artean).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!