Krosa izan zuten atzo, urtero bezala, Bernardo Arzallusen omenezkoa, eta Imanol Cruz (Donostia) eta Fatima Carmona (Sevilla) izan ziren azkarrenak. Bigarren, Ibai Alba (Hernani) eta Lide Azkue (Zarautz). Sari berezia jaso zutenak: Walit Whalit (Argelia) eta Julia Bea (Oiartzun). Herritarrik onenak: Sergio Garzo eta Idoia Amezkoa.
Gaurko egitaraua
- 09:00 Diana.
- 09:15 Trikitixa.
- 10:30 Meza Nagusia, auzoko hildakoen alde, Astigarragako elizan.
- 11:30 XLIV Sagardo Lehiaketa.
- 17:00-20:00 Haurrentzako Jai Haundia. Jokoak eta opariak haur guztientzako eta txokolatada.
- 18:00-20:00 Toka Lehiaketa.
- 20:00-21:30 eta 23:30-02:00 Berbena bikaina Laiotz taldearekin. 21:00ak aldera: Zezen Suzkoa.