Ondarrura egun pasa, Osiñagako auzotarrak

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 22a, 02:00

Osiñagako auzotarrek egun pasa egingo dute irailaren 5ean, udarari bukaera emateko. Aurten Ondarrura joango dira, Deban hamaiketakoa eginez. Ondarruko portua eta herria ikusi, eta bazkaria Lasturren egingo dute. Baz­ka­londoan, denbora pasa, zezenak izango dituzte. Au­tobusa auzo elkarteak ordainduko du, eta joaten denak bazkaria bakarrik, 30 euro. Joateko asmoa duenak kontaktuan jarri behar du, lehenbailehen, auzo elkarteko komisioko norbaitekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!