Urumea aztertzen, Bidur proiektua

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 22a, 02:00

Hiru urteko proiektua da: 2009an hasi zen eta 2011n bukatuko da. Hiru erakunde ari dira elkarlanean: Gipuzkoako Diputazioa, Nafarroako Gobernua, eta Pirineo Atlantikoetako Kontseilua. Ibaien egoera zein den aztertuko dute, eta zein politika egin behar diren, egoera hobetu eta gehiago ez kaltetzeko.

Zenbat ur daramaki Uru­meak? Ez da galdera erraza, asko aldatzen baita, urte garaien arabera; atera litezke ordea bataz bestekoak, jakiteko, egoera ona den, txarra, lehen baino hobea, edo txarragoa. Kasu hori eta beste asko aztertzen ari da Bidur proiektua. Helburu nagusia: zehaztea, ibaien politika egokiena zein den, Urumea eta Bida­soa ibaiak «beti egoera on xamar batean egon daitezen».

Amurrai eta izokirik bai?
Ezaugarri hidrologiko eta ekologikoak neurtuko ditu Bidur proeiktuak. Ura zein egoeratan dagoen, eta animaliak eta fauna zein egoeretan dauden. Urumean dabiltzan arraiak zein diren, zenbat amurrai eta izoki dabiltzan, eta abar... neurtuko dute, eta egoera hobea izan dedin, zer egin behar den esango.

Mendarazko presa bota
Urumea aztertzen IKT enpresa ari da, eta dagoeneko on­do­rio batzuk atera dituzte. Arduradunek Kronikari jakinarazi diotenez, presa batzuk bota egingo dituzte, funtziorik gabe geratu direnak. Ara­no­ko Mendarazko presa da horietako bat, eta laister bota dezakete.
Horrekin lortu nahi dute, besteak beste, izoki eta amurraiak errazago mu­gi­tzea, «migrazioa erraztea».

Hiru erakunderen ardura
Urumea Nafarroan jaiotzen da, eta Gipuzkoan itsasoratu. Probintzia batetik bestera, aldatu egiten dira ibaiak gestionatzeko moduak. Az­ter­keta honen bidez lortu nahi dute, ur-politikak bateratzea, eskualdeen eta he­rrialdeen artean: «irizpideak ba­teratu eta ahaleginak koordinatu».
Pirineoetako ibai guztiekin ari dira hori egiten, eta Gipuzkoan, Bidasoa eta Uru­mea ibaiak aztertuko dituzte, Bidur proiektuaren bidez. Arduradunak: Gipuzkoako Di­pu­tazioa, Nafarroako Go­ber­nua, eta Pirineo Atlan­ti­koetako Kontseilu Nagusia (azken horri Bidasoa dagokio).
Proiektuaren aurrekontua, 2,3 miloi euro.

Emaitza orokorrak, aurrerago
Bidur proiektuaren emai­tza orokorrak aurrerago emango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!