Etorkinen egoeraren inguruko argazki lehiaketa, hiru kategoriatan banatuta

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 21a, 02:00

amher SOS arrazakeria elkarteak antolatuta, inmigrazioaren inguruko argazki lehiaketaren bigarren edizioa izango da irailean. Lehiaketa Foto Forum Hernani eta Berriak-en laguntzarekin antolatu du AMHER-rek. Elkarteak azaldu duenez, lehiaketaren helburua da, ar­gazkilaritza medio, etorkinen egoera, eta hauen inguruan herritarrek duten per­tze­pzioa hobetzea: «etorkinen egoera hobetzen lagunduko duen gogoeta ekarri na­hi dugu gurera. Gure gi­zartean harreman solidario, kolaboratzaile eta ez ezberdintzaileak sortu eta landu nahi ditugu. Horre­gatik, le­hiaketan parte hartzera gonbi­datu nahi ditugu herritarrak.

Parte hartzeko oinarriak
Inmigrazioa gaia hartuta, lehiaketa hiru maila ezberdinetan banatuta izango da: 13 urte bitartekoen maila, 14 urtetik gorakoena, eta argazki herrikoiena. Partehartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta bakoi­tzak bere izenburua izan be­harko du. Argazkiak 20x30 zen­timetrotakoak izan behar dira, jpg formatokoak, eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioa dutenak. Argazkiekin batera, partehartzaileak izen-deiturak, helbidea eta telefonoa aurkeztu beharko ditu. Epea irailaren 24ra arte izango da zabalik, eta aurkezteko bi modu daude: argazkiak amher-sos_racismo@­hotmail.com helbidera bidalita, edo elkartearen bulegora eramanda (Latsunbe 42 (Trans­pacar).

Botazioa herritarrek eta epaimahaiak egingo du
Behin argazkiak jasota, AMHER­-rek erakusketa jarriko du Biterin, irailaren 27tik urriaren 1a arte; bertan herritarrek euren botua emateko aukera izango dute. Horrez gain, AMHER eta Fotofo­rumek osatutako epaimahaiak ere emango du botua. Irabazleen izena urriaren 2an jakingo da, eta sari banaketa urriaren 8an egingo da, Plaza Berrin, arratsaldeko 19:00etan. Lanak erakusketa amaitu eta 30 egunetara jaso ahal izango dira, eta jasotzen ez direnak elkartearen esku geratuko dira. Saritutako argazkiak elkartearen esku geratuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!