San Miguelek 19-30 irabazi zuen atzo Juaristiren kontra, eta finala geroz eta gertuago du

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 20a, 02:00

Julen San Miguelek beste garaipen bat lortu zuen atzo, 19-30 irabazi zuen Jon Juaristiren kontra finalerdietako aurreneko partiduan, eta finala geroz eta hurbilago du. Partidu hasiera oso berdindua izan zen, 12-13ra arte, eta handik aurrera, partidu erdira arte Juaristi izan zen nagusi. Hala ere, San Miguel konfiantza hartzen joan zen pixkanaka, eta Juaristik emandako erraztasunak aprobetxatu zituen partidua irabazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!