Festen azken eguna, sagardotik hasiko dute Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 19a, 02:00

EGUERDIAN sagardo probaketa, eta arratsean berendua, haurrentzat sorpresa eta Toka txapelketa dituzte Goizuetan, gaur, Amabirjin jaiei bukaera emateko. Gi­puz­koako eta Nafarroako sa­gardogile onenek jarriko di­tuzte sagardoak, Plazara inguratzen direnentzat. Aurtengoz festak bukatu dira Goizuetan, eta denak beharko zituzten, atzo, orain­dik indarrak sobra bai­tzituzten gehienek.

Festak, urean paseak
Bazkari, kalejira eta zezen-festa ederra joan zen atzokoa, eta errekan bukatu zu­ten, eguraldiak eman ez zi­tuen berotasunak freska­tzen. Umore Ona peñako kideek jarri zuten giroa arratsalde partean, beraien eta ezkonduen egunean. Musikak eta dantzak ere leku haundia izan zuen atzo, festa egun guztietan, eta baita pilotak ere. Atzo, Goi­zuetak irabazi zuen Ara­no­ren kontrako urteroko desa­fioa, 22-20. Lauterdian, Yoldik 22, Mendizabalek 20.

Abuztuak 19 Udala eta ikastolako tabernaren
artean antolatutako jaia

12:00 Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin, Sagardo Probaketa Plazan.
17:30 Berendua.
18:00 Haurrentzat sorpresa.
19:00 Toka txapelketa heldu eta gazteentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!