luis Goñi hernaniarra izan zen azkarrena, joan den asteburuan, Donostiako Paseo Berriko trabesia jendetsuan. Natalia Muñoz izan da onena emakumezkoetan, 48:33 denborarekin.
Aurten 330 igerilari inguruk bukatu dute froga, eta hernaniarrak ere bat baino gehiago dira, tartean. Horietako bat, irabazlea; aurten asko ari gara entzuten Luis Goñiren izena, eta ez da gutxiagorako.
Luis Goñiren izena,
gero eta entzunago
Txingudiko Badiako proba irabazi egin zuen, Munduko Master Txapelketan hiru domina ekarri zituen: trabesian hirugarren postua, eta 400 eta 800 m-an bosgarrena. Getaria-Zarautz trabesian hirugarren postua lortu zuen, eta igandean, Paseo Berriko trabesian, Gipuzkoako distantzia luzeko Txapelketaren barruan, irabazi egin zuen.