Hernaniko herri barruko autobus zerbitzua martxan izango da iralaren 1etik aurrera, berriz ere. Zerbitzua enpresa berri bati adjudikatu dio udalak, atzo Plenoak hala erabakita, aho batez. Aurreko enpresak uko egin dio zerbitzua ematen jarraitzeari, eta hemendik aurrera beraz, beste enpresa batek gestionatuko du. Funtsean, lehengo bide beretsua egingo dute autobusak, eta ordu beretsutan ibiliko da; hala ere, aldaketa txikiren bat izango dela jakinarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!